2011-04-18

Itsasora bisita


Apirilaren 17an, igandea, Itsasoko Urteaga eta Urkulegi baserrietara egin genuen bisita kontsumitzaile eta ekoizleek. Gorka eta Pilarek etxeko baratzak, oiloak, sagardoa, ogia eta beste makina bat gauza erakutsi zizkiguten, paraje ederrean guztia ere. Bilera egiteko berandu ere egin zitzaigun horrenbeste gauza ikusita!!







2011-04-15

Ekoizleak Errezilen


Ostegunean Errezilgo Joxerra bisitatu genuen, eta bere baratza eta oilategiak erakutsi zizkigun. Barazkiez gain arrautzak, oilaskoak, sagardoa, sagar-muztioa eta ogia sartzen ditu otarretan. Asko ikasi genuen, milesker Joxerra!!

Gogoratu igandean Beasaingo anbulategian 10etan elkartuko garela Itsasora joateko, eta bilera bertan egingo dugula.