2011-10-13

Indaba soroa

Hemen dituzue aurtengo indaba soroaren argazki batzuk. Hasteko rotabatora pasa genuen maiatza hasieran. Apirileko bisitan etorri zinetenean pasatzeke zegoen oraindik.












Hazitarako babarruna, inongo tratamenturik gabe. Kasu batzutan hauts funjizida batzuk erabiltzen dira gaixotasunak prebenitzeko, baina ekologikoan ez da onartzen, eta gainera inguru hauetan ez da beharrezkoa.












Ereiteko, lehenik eta behin sokarekin ilarak markatu, bata bestearekiko 1,5 metrora eta ondoren plantadorea izeneko tresnarekin sartzen dugu hazia lurrean, 40 zentimetrotik behin bi ale, gutxigorabehera.


















Landarea erne eta laister parrak jarri (batzuk burnizkoak eta beste batzuk hurritzez geuk eginak), eta inguruko belarrak atera behar zaizkio, ahal dena biziazada izeneko tramankuluarekin, eta gainontzekoak eskuz.






























Kale tartean ere belarra indartsu etortzen da, eta hemen rotabatora txikia pasatzen dugu belarrak atzeratzeko.



















Dagoeneko lan gehiena eginda. Aurten ureztatze sistema jarri beharrik ere ez dugu izan uztaila nahiko euritsua izan zelako, eta iraila eta urria hasiera lehorra izatea primeran etorri da indaba heltzeko eta biltzeko.

































Bildu eta ganbaran jasotzea besterik ez da falta, aletu aurretik lehortze prozesua ondo bukatzeko.

2011-10-11

Sagardo egitea















Joan den irailaren 24 eta 25ean sagardoa egiten aritu ginen, eta hemen dituzue argazki batzuk. Lehenik eta behin sagarra bildu (sareak jartzen ditugu sagastian, bestela sagarrak errekaraino erortzen zaizkigu, aldapagatik.














































Sagarra jo matxakatik pasatuz, ondoren tolarera pasa eta segidan estutu. Muztioa segituan hasten da ateratzen, eta dastaketa batzordeak oniritzia eman ondoren, kupelera!








































Zuku guztia ateratakoan patxa ganaduari ematen zaio. Ikaragarri gustatzen zaie behiei, eta txerriari ere bai, noski!





























Hau egun pare batera ateratako argazkia da, muztioa irakiten (fermentatzen) ari da eta aparra eta zikinkeria kanpora irteten da.



Pazientzia pixkat hilabete batzutan..., eta puntuan dagoenean botilara!