Azaroaren
14an sagar zukua egiten aritu ginen, eta Urretxu-Zumarragako Altxaporru! taldeko Arantxa eta Aitor izan
genituen laguntzaile.
Hasteko, sagarra bilduta eta zakuetan daukagu, eta
lehenengo lana sagarra ondo garbitzea da. Sagarra ahal den txukunen biltzen dugu, baina beti izaten du zikin pixkat. Aska
ondo garbitu eta urez bete,
eta sagar guztiak uretara! Eskuare batekin astindu bat ematen diegu ondo garbitzeko.
Ondoren saskitxo hauekin uretatik atera
eta erremolkera!
Erremolkea
hartu eta Ezkioko Agerrezabal baserrian egiten dugu zukua. Bertako
garajea alokatuta daukagu eta bertan daukagu elkarteko makineria.
Sagarra palekin hartu eta matxakara botatzen dugu, eta matxakatik
zuzenean doa tolarera, tubo lodi hortatik bonbeatuta.
Arantxa fin ari da sagar patxa zabaldu eta pixka bat zapaltzen
Azkenengo sagarrak matxakatik pasa direnean, ia bete zaigu tolarea.
Eta prentsan jarri aurretik hasi da zukua ateratzen
Prentsa
lanean jarri eta hurrengo lana, probatzea! Zukua ederki ateratzen da,
filtratu egiten dugu aldiko, eta kupel hauetara bota.
Behin
prentsak ondo zapaldu duenean berriz askatu egiten dugu sagar patxa,
pixka bat mugitu, berriz kargatu eta bigarren prentsaldi bat emateko.
Zuku dexente ematen du bigarren prentsaldian
Beste
lan bat botilak garbitzea izaten da, bandeja urdin horietan ipini buruz
behera eta garbigailuan sartzen dugu. Oso ondo garbitzen ditu, 25
botila hiru minutuan.
Behin
botilak garbituta zukuz betetzea falta, pateurizatzailetik pasa eta 80
gradu inguruan berotuta, gero ondo kontserbatu ahal izateko.
Zuku
guztia atera diogu patxari, baina hemen ez da ezer botatzen.
Erremolkean hartu eta bueltan etxera eramango dugu behiei jaten emateko.
Ikaragarri gustatzen zaie, eta oso ona da elikagai bezela.
Makineria guztia eta lokala ondo garbitu
Eta hemen daukagu lanaren emaitza.