Ereiteko, lehenik eta behin sokarekin ilarak markatu, bata bestearekiko 1,5 metrora eta ondoren plantadorea izeneko tresnarekin sartzen dugu hazia lurrean, 40 zentimetrotik behin bi ale, gutxigorabehera.
Landarea erne eta laister parrak jarri (batzuk burnizkoak eta beste batzuk hurritzez geuk eginak), eta inguruko belarrak atera behar zaizkio, ahal dena biziazada izeneko tramankuluarekin, eta gainontzekoak eskuz.
Kale tartean ere belarra indartsu etortzen da, eta hemen rotabatora txikia pasatzen dugu belarrak atzeratzeko.
Dagoeneko lan gehiena eginda. Aurten ureztatze sistema jarri beharrik ere ez dugu izan uztaila nahiko euritsua izan zelako, eta iraila eta urria hasiera lehorra izatea primeran etorri da indaba heltzeko eta biltzeko.
Bildu eta ganbaran jasotzea besterik ez da falta, aletu aurretik lehortze prozesua ondo bukatzeko.