2011-10-13

Indaba soroa

Hemen dituzue aurtengo indaba soroaren argazki batzuk. Hasteko rotabatora pasa genuen maiatza hasieran. Apirileko bisitan etorri zinetenean pasatzeke zegoen oraindik.












Hazitarako babarruna, inongo tratamenturik gabe. Kasu batzutan hauts funjizida batzuk erabiltzen dira gaixotasunak prebenitzeko, baina ekologikoan ez da onartzen, eta gainera inguru hauetan ez da beharrezkoa.












Ereiteko, lehenik eta behin sokarekin ilarak markatu, bata bestearekiko 1,5 metrora eta ondoren plantadorea izeneko tresnarekin sartzen dugu hazia lurrean, 40 zentimetrotik behin bi ale, gutxigorabehera.


















Landarea erne eta laister parrak jarri (batzuk burnizkoak eta beste batzuk hurritzez geuk eginak), eta inguruko belarrak atera behar zaizkio, ahal dena biziazada izeneko tramankuluarekin, eta gainontzekoak eskuz.






























Kale tartean ere belarra indartsu etortzen da, eta hemen rotabatora txikia pasatzen dugu belarrak atzeratzeko.



















Dagoeneko lan gehiena eginda. Aurten ureztatze sistema jarri beharrik ere ez dugu izan uztaila nahiko euritsua izan zelako, eta iraila eta urria hasiera lehorra izatea primeran etorri da indaba heltzeko eta biltzeko.

































Bildu eta ganbaran jasotzea besterik ez da falta, aletu aurretik lehortze prozesua ondo bukatzeko.

2011-10-11

Sagardo egitea















Joan den irailaren 24 eta 25ean sagardoa egiten aritu ginen, eta hemen dituzue argazki batzuk. Lehenik eta behin sagarra bildu (sareak jartzen ditugu sagastian, bestela sagarrak errekaraino erortzen zaizkigu, aldapagatik.














































Sagarra jo matxakatik pasatuz, ondoren tolarera pasa eta segidan estutu. Muztioa segituan hasten da ateratzen, eta dastaketa batzordeak oniritzia eman ondoren, kupelera!








































Zuku guztia ateratakoan patxa ganaduari ematen zaio. Ikaragarri gustatzen zaie behiei, eta txerriari ere bai, noski!





























Hau egun pare batera ateratako argazkia da, muztioa irakiten (fermentatzen) ari da eta aparra eta zikinkeria kanpora irteten da.



Pazientzia pixkat hilabete batzutan..., eta puntuan dagoenean botilara!


2011-09-18

Iraileko fruituak


Hemen duzue melokotoi arbola, oilategia eta baratzaren artean daukaguna. Ia udazkena ere badator eta ziurrenik datorren asteartekoak izango dira azkenengo melokotoiak.

























Beste hau berriz pikondoa duzue, egun hauetako euriekin batzuk zartatu dira, baina oraindik ere eramateko moduan izango gara.

























Aurten ez da sagar urtea, baina arbola batzuk nahiko ondo ari dira ematen. Sagardoa egiteko adina ere badaukagu, eta abisatuko dizuegu, nahi badezue ikustera (edo sagarra biltzera...) etorri.










Eta gauzak ondo, astearteko nobedadea mahatsa izango da. Gogoratzen etorri zinetenean nola zeuden lukuak pepitekin? Ba ondo heldu dira aurten (batzutan gorrinagatik sekatu egiten dira heldu aurretik), eta pixkat behintzat eramateko moduan izango gara.


2011-07-11

Zelaako oiloak

Gaur (uztailak 12) hasiko gara arrautzak banatzen, Ezkioko Zelaa baserrikoak. Arto ekologikoa eta larrean bilatzen dutena jaten dute soilik. Hemen dituzue argazki batzuk, oilategi aurrean eta baserriko atarian,





















eta oilaloka larrean bere txitoekin.













Beste hontan oilategiaren barruan kotatuta (oiloek egur edo adar batean jarrita egiten dute lo era naturalean, eta kotan daudela edo oiloak kotatu direla esaten da). Granjetan eta ez zaie horrelakorik jartzen noski, eta lurrean lo egiten dute.





















eta azken hau udazkeneko argazki bat da artosailean, artaburuak bildu ondoren (gero oiloek jango duten artoa).

2011-06-20

Ekainak 21, bosgarren otarra

















Gaur arratsaldean sartuko omen gara udan, eta badatoz udako produktuak!

Joan den astean izan genituen aurreneko azenarioak, eta gaur patata berria, "Dakon" arbi txuria, madaritxo batzuk eta grosellak edo andere-mahatsa izango dira otarreko nobedade.
Ezagutzen andere-mahatsa? Mermeladak egiteko aproposa da, baina gordinik ere jaten da. Bixi xamarra da eta propietate asko ditu,

http://es.wikipedia.org/wiki/Ribes_rubrum

Hauez gain, azelgak, tipulak, letxugak eta porruak izango dira gaurko otarrean. Badakizue, 7:30tan anbulatorioko parkinean.

Azpiko laukote hau ez degu otarrean sartuko, baina norbaitek katutxo bat nahiko balu gustora oparituko genioke,


















Gero arte,
Gorka

2011-06-06

BARATZA






Baratzako argazki batzuk jartzen ditut, gaur arratsaldeko otarraren aurrerapentxo bat.
Letxugak, tipulak, ilarrak, porruak, eta gerezi batzuk. Gero arte,

Gorka