2012-06-19

Datorren udako uzta

Udarako hainbat letxuga mota jarri ditugu: haritz hostoa deritzona, Lolo edo kixkurra, berde arrunta eta "cogolloa".
Lekak ilaran erein genituen eta orain landarea goraka doaz.
Kalabazin eta kalabazak iazko fruituetatik gordetako hazitik lortu ditugu. Hazitegian egon ondoren jadanik baratzean landatu ditugu eta hauek ere loretan daude

Hazitegitik Baratzera

Neguan hazitegian genituen tomate, piper eta berenjena landareak baratzera eraman ditugu jadanik. uztailean aurreneko aleak bilduko ditugula uste dugu.

 tomate landarea loretan
 piper landare ilara

berenjena landarea ere loretan

2012-04-10

Hazitegiak II

Otsailean, hazitegian, haziak jarri genituen. Etxe barruan zaindu ditugu eta landaretxoa koxkortzean kanpora atera ditugu. Gure asmoa, haziak eta landareak guk lortzea da eta aurten aurreneko pausoak eman ditugu hori lortzeko.


Piparrak, tomatea, berenjena, apio, aza,... haziak jaso eta porruen kasuan zuzenean erein dugu baratzean eta beste batzuk negutegian. Kalabaza eta Kalabazin haziak ere gorde ditugu landarea lortzeko.

Baratzeko zuhaitzak

Otxotxo baserrian, sagarrondoak, gereziondoak eta udaraondoak ere loretan ditugu. Sagarrak eta Udarak iaz saskian izan genituen, aurten ere horrela izatea espero dugu. Gereziak ordea, gutxi eta gainera zozoekin banatu beharra izaten dugu.



udaraondoa

gereziondoa
sagarrondoa


IlarrakLoretan

Udaberria iritsi orduko, baratza eta gure ingurua esnatzen hasi da. izotzen ondoren eguzkiak gogoz jo du eta berpiztu ziazkigu barazkiak. belarrak ere bai noski!
Ilarrak loretan, hazten ari dira poliki-poliki. Urrian erein genuen hazi landare bihurtu da.Udara hasieran ilarrak prest izango direla uste dugu.


2012-02-18

Hazitegiak


Orain udaran jango ditugun barazkien hazitxoak epelean garatzeko garai da. Hortarako hazitegi hauek prestatu ditut, nik eskura nituen materialekin moldatu ditut. Piparrak, tomateak, berenjenak, porruak, apioa, perexila eta abar erein ditut. Epelean egon ondoren lehengo kimuak ikus daitezke.Jarraian dituzue emaitzaren irudiak.


bizpahiru zentimetroko landaretxoak

Eguraldiaren gorabeherak




Azken asteetako hotzak eragina izan du gure baratzetan. landareak, gu bezala uzkurtu dira. Hala ere, eskarola kixkurrak eskeintzen hasi gara. Porru patatak, kalabaza edo kui purea eta entsaladatxoa izango dira aste honetako plater nagursiak. Ziur beste platerenbat ere bururatuko zaizuela.
Aurtengo lehengo eskarola kixkurrak
Porruak, zanahoriak, apio hostoak eta eskarola